Mendizaletasuna eta euskara
Euskal Herrian
praktikatu den mendizaletasunak beti eduki du proiekzio sozial bat. XX. mendean
zehar, sortutako elkarte eta erakundeak gure herriko geografia, kultura, natura
eta ohituren ikasgelak izan dira. Azpimarratu behar da ere, euskal
mendizaletasuna, bere ibilbide historikoaren une desberdinetan, kirola baino
gehiago izan dela, hizkuntzaren berpiztearekin edota jarduera politiko,
zientifiko eta kulturalekin lotuta egon dela. Horrela, euskal mendizaletasuna,
gure herrian gertatu diren aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoen bilakaeran
txertatu eta egokitu behar izan da denboran zehar. Bere jarduerak, historiaren
gorabeheren baldintzapean burutu behar izan dituela esan daiteke.
Horrela, euskaldunok
uste baitugu mendizaletasuna eta euskara eskutik joan direla beti. Zalantzarik
gabe herri ibiltaria gara eta nabarmena da mendizaletasuna oso sustraiturik
dagoela gure gizartean. Geroz eta gehiago gara gure herriko geografia margotzen
duten gailur eta basoetara joaten garenak, baita urrutiko mendi garaietara. Baina...
mendia euskaraz bizi al dugu?
Mendia euskaraz
bizitzeko era desberdinak daudela jakina da eta horretan norbanako, mendi
elkarte, federazio, argitaletxe, komunikabide eta mendiarekin zerikusi duten
beste zenbait eragileren jarrera eta jokamoldeek eragin handia dutela
azpimarratu behar da.
1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaleta Everesten gailurra zapaldu zuen lehengo euskalduna izan zenetik, euskal mendizaleen arrakastak ugariak izan dira eta zaleen kopurua gorantz joan da urtez urte. Badirudi azken urte hauetan mendizaletasuna gero eta gehiago zabaltzen ari dela, edo beste era batera esanda, gero eta jende gehiagok daukala mendira joateko ohitura. Milaka eta milaka lagun gara gure herriko mendietara hurbiltzen garenak, gure kabuz, bakarrik, lagunekin edota modu antolatuan.
1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaleta Everesten gailurra zapaldu zuen lehengo euskalduna izan zenetik, euskal mendizaleen arrakastak ugariak izan dira eta zaleen kopurua gorantz joan da urtez urte. Badirudi azken urte hauetan mendizaletasuna gero eta gehiago zabaltzen ari dela, edo beste era batera esanda, gero eta jende gehiagok daukala mendira joateko ohitura. Milaka eta milaka lagun gara gure herriko mendietara hurbiltzen garenak, gure kabuz, bakarrik, lagunekin edota modu antolatuan.
Baina azken 30 urte
hauetan nola bizi izan dugu mendia? Zein hizkuntzatan gozatu dugu mendiaz?
Euskararen erabilerari dagokionez (ahoz zein idatziz), norbanako, mendi
elkarte, federazio, argitaletxe, komunikabide eta abarren jarrerak zehatz
aztertuz gero, hizkuntzaren normalizazioaren alde egin den lana oro har oso
gorabeheratsua izan dela esan daiteke. Mendizale bakoitzak euskaraz hitz
egiteko, idazteko edota kontsumitzeko dituen ohitura eskasetik hasi, mendi
elkarte eta federazioek erabiltzen dituzten euskarrietan (paperezko zein
digitalean) erakusten duten jarrera erosoarekin jarraitu eta argitaletxe eta
komunikabideek euskaraz ekoitzi edota argitaratzeko dituzten zailtasunak ikusi
ondoren, esan dezakegu euskal mendizaleoi oso pikoa gertatzen ari zaigula
euskararen malda. 1980 munduko gailurrik altuenera iritsi ginen euskaldunak, baina zalantzarik gabe,
oraindik bide luzea ibili beharra dugu euskararen gailurra zapaltzeko.
Arrazoi osoa daukak, Mikel, baina bideari eta asmoei eutsi behar zioagu, baita mendian ere.
ErantzunEzabatu