2025(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

Ibarbi sagarraren ibilbidea (SL-Gi 48)

Powered by Wikiloc

Hernio Errezilgo San Martin elizaren ondotik

Euskal Herrian ekoizten den tokiko sagar ezagunik bada, hori Errezil sagarra da. Sagar mota hau “Ibarbi sagarra” izenez ezagutzen dute errezildarrek, herriko Ibarbia auzoko baserrietako sagastietan ehunka urtetan ekoiztu eta sortutako sagar barietatea baita. 2018an sortutako Ibilbide honek, Ibarbi sagarrak herriarentzat izan duen eta egun duen garrantzia ezagutzera ematea eta indartzea du helburu.

San Jose santutxoa eta argibide-taula 

Errezilgo erdigunean, Gernika enparantzan dagoen Borondegi ostatuaren ondotik abiatuko gara. San Martin elizaren ondotik pasa, herriko eskola gure eskuinera utzi eta aurrera egingo dugu. Herriko azken etxeari bizkarra eman ondoren, denbora gutxi beharko dugu San Jose santutxoaren ondora ailegatzeko. Honen ondoan argibide-taula bat ikusiko dugu, herriko ermitei buruz informazioa ematen duena. Ibilbidean zehar jarrita dauden zazpi argibide-tauletan, sagarren kultura  eta herriaren historia ezagutzeko informazioa jaso ahal izango dugu. Ez da bertsorik faltako.

Baserrien argibide-taulatik Errezil herriaren ikuspegia 1

Errezil herria eta sagarrandoak

Errepidetik jaisten berrehunen bat metro bete eta bigarren argibide-taula ikusiko dugu. Taula honetan, herrian izan ziren erroten  inguruko informazioa irakurri ahal izango dugu. Garia eta artoa irintzeko erreka-errota ugari ezagutu omen zituen Errezilek, dozena bat inguru. Aurrera eginez, ikusiko ditugun lehen sagarrondoen artean Errezilgo kaskoa agertuko zaigu San Martin eliza nabarmenduz. Lizarreta baserritik gertu dagoen hirugarren argibide-taularen ondoan dagoen bankuan esertzeko eta paisaiaz lasai gozatzeko aukera izango dugu. Taula honetan, udalerriko baserriei buruz eta hauetako bizimoduari buruzko datu esanguratsuak agertzen dira.

Hernio eta Zelatun Errezilgo sagastietatik

Argibide-taula

Maldan behera segi eta azkar helduko gara laugarren argibide-taularen ondora, dolareak eta sagar-etxeei buruzkoa. XVI. mendetik gaur egun arte, Errezilgo dolareen bilakaera erakustearekin batera, sagar-etxeen funtzioa zein den agertzen da. Lehen malda txikiari aurre egingo diogu segidan, eta, Zumeta, Portugal eta Loiateazpikoa baserrien ondotik igarotzean, sagarrondoen presentzia nabarmen areagotuko da.

Ibarbi sagarraren harana 

Ibarbi edo Errezil sagarrak

Ibarbi sagarra

Basabebarrena baserriaren ondora iristean bi sagarrondo tamaina ikusiko ditugu. Lerro zuzen-zuzenean, ilaratan jarritako sagarrondo txiki pilo bat bidearen beheko aldean, eta,  goiko aldean, berriz, ohiko sagarrondoak, bakanagoak eta zaharragoak. Txikien artean metro bateko tartea dago, baxuagoak dira eta makinak pasatzeko lekua uzten da. Banaka landutako sagarrondoek zortzi bat urte behar dituzte lehen aleak emateko, sagarrondo txiki hauek, berriz, hirugarren urtean hasten dira lehen fruituak ematen. Bateko zein besteko sagar aleak jasotzeko erabiltzen den teknika berdina da, eskuz jasotzen dira.

Kalbarioa


Errezilgo San Martin elizako arkupea


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina