
Artikutzan
lau dira ezagutzen diren burdinola hidraulikoak, Urdallue, Elama, Goizarin eta
Artikutzako parajeetan kokatutakoa. Burdinola hidrauliko baten egituran hiru
zati dira berezigarrienak: uharka, arragoa (mineralen kiskaltze-labea) eta
lantegia. Azken honek oso egitura konplexua zuen, albo batean gurpil
hidraulikoak kokatzen ziren ardatzak mugiarazteko; gurpil hauek gabia eta
hauspoa martxan jartzen zituzten. Hauekin batera beste zenbait dependentzi
eraikitzen ziren, hala nola langileen bizitokiak, kiskaldutako mineral eta
egur-ikatzarentzat biltegiak eta “Olaetxea” edo burdinolaren arrendatariaren
bizilekua.
Industria
metalurgikoarekin guztiz loturik zegoen ikazkintza izan da paisaia eraldatu
duen beste jardueretako bat eta horren lekuko pagadietan aurki daitezkeen
“txondor-plaza” (txondorrak eraikitzeko plataformak) ugariak. Ekonomi guztia
egurraren inguruan oinarrituta zegoenez, jarduera industrial honek eragin
nabarmena izan zuen Artikutzako basoetan. Gaur egun, paraje hauek isiltasunean
murgildurik daude, eta naturak galdutako espazioa berreskuratu du.
 |
| Ostatu Zahar |
 |
| Artikutzako erreka |
 |
| Ola-Zubieta |
 |
| Elama ibaia |
 |
| Goizaringo zubia |
 |
| Goizaringo burdinola |
 |
| Goizaringo burdinola |
 |
| Goizaringo burdinola |
 |
| Goizaringo burdinola |
 |
| Pago lerdena |
 |
| Elamako burdinola |
 |
| Elamako burdinola |
 |
| Elamako burdinola |
 |
| Elamako burdinola |
 |
| Elamako burdinola |
 |
| Otarango pagadia |
 |
| Otarango pagadia |
 |
| Otarango pagadia |
 |
| Urdallueko zubitxoa |
 |
| Urdallueko burdinola |
 |
| Goroldioaren erreinuan |
 |
| Goroldioaren erreinuan |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina