2026(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

Xorroxingo ur-jauzia

Powered by Wikiloc

 


Ibilbide hau Baztango bidexkarik iradokitzaile eta xarmagarrienetako bat da. Pago eta gaztainondo artean doa, freskuran, antzinako izaki mitologikoen oihartzunez beteriko parajeetan barna.

Erratzuko etxeak

Erratzu

Xorroxingo ur-jauzi politak merezi du bisitaldi bat egitea. Familian egiteko egokia den ibilbide honetan, bateratu nahi dira bidearen erakarmen turistikoa eta ingurunearen erabilera tradizionalak. Erratzura iritsi eta Ubidea kaleko aparkalekuan utziko dugu autoa, zerrategiaren nabeetatik hurbil, egoiliarrentzat erreserbatutako aparkalekuak ez okupatzeko.

Gaztaiondo ale bikaina

Gorastapolo auzoa

Aparkalekutik atzera egin eta NA-2600 errepidea gurutzatuko dugu, etxebizitza-bloke batzuen parean. Ibilbideak hegoalderantz egiten du kalez kale, errepideko trafikoa saihesteko, eta baratze arteko pasabide mehar bateraino doa: hura hartuko dugu Aranea gaineko harrizko zubi ederrera joateko. Nork jakin, baliteke laminaren batekin topo egitea errekan.

Lehen ur-jauzia

Xorroxingo ur-jauzia

Xorroxingo ur-jauzia

Bidexka Iñarbegiko errekaren parean doa, baita Gorostapalo eta Iñarbil auzoetara daraman errepidearen parean ere. Bi zubi txiki zeharkatu ondoren, bidegurutze bat dago, seinaleak dituena (zutoinak). Handik herri bidexka zaharraren errotuluei segituko diegu, zubi berri batera iritsi arte. Pagadi-gaztainadi batean sartuko gara orduan, Iñarbegi errekastoari segika. Errekastoa igaro behar ez izateko, ezkerreko bidexkatik joko dugu eta, lehenbiziko ur-jauzia pasatu ondotik, Xorroxingo ur-jauzira helduko gara, bigarrena eta ikusgarriena baita.

Gorastapoloko galtzada

Gorastapolko etxe bikaina

Eguzkilorea Gorostapolko etxe baten atarian

Gorastapoloko etxeak

Xorroxingo ur-jauzitik bidegurutzeraino jaitsiko gara eta handik Gorostapoloko ermitara doan maldan goiti. Baztango auzo tipiko hori zeharkatuko dugu, karrika harriztatuak zapalduz eta etxe gorrixkak ezker-eskuin, Erratzuko herrigunera, ibilbidearen abiapuntura, iritsi arte.

Erratzu herria

Erratzuko San Pedro eliza

San Pedro elizako klaustroa



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina