2025(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

Basaulako haitzuloa

Powered by Wikiloc

 


Basaulako Natura Erreserba, bertako baso mediterraneo bereizgarria barne, Ameskoabarrengo udalerrian kokatuta dago, paisaiari begira balio handia duen sakan baten barnealdean. Sakan hori mendilerroko kareharri kretazikoetan hondeatuta dago. Erreserba “Lokizko mendilerroa” Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) dago; naturgune hori Natura 2000 sarean sarturik dago, hau da, munduko sare ekologikorik handienean.

Erreserbaren barnean, Basaulako Leizea dagoela nabarmendu behar da. Guztira , 8 km inguruko garapena du. Beraz, Urbasa eta Lokizko handiena da. Jendea alde txiki batean bakarrik sar daiteke.

Sektore batzuek labirintoaren antza dute eta, gainera, barrunbearen zati handi bat urak hartua dago hilabete gehienetan, jendearen ibilera galerazita. Basaulako leizea Itxakoko edo Ipar Lokizko akuiferoan sartzeko atea da. Akuiferoak urez hornitzen du hein handi batean Estellerria. Halaber, Urederra ibaia elikatzen du. Barrunbea hiru solairutan banatuta dago.

Ba mehatxatutzat jotzen dira Nafarroan. Leizean aterpea dute, eta behar duten lasaitasuna ere atseden hartzeko, kumeak hazteko edo hibernatzeko.

Basaulako saguzarrak

Basaulan, 4 saguzar espezie bizi dira: koba-saguzarra (Miniopterus scheibersii) ugariena da, data jakin batzuetan milaka gora ale izan ditzakeena; ferra-saguzar handia (Rhinolophus ferrumequinum), ferra-saguzar txikia (Rhinolophus hippsideros) eta ur-saguzarra (Myotis daubentoni). Bi lehen espezieak mehatxatutzat jotzen dira Nafarroan. Leizean aterpea dute, eta behar duten lasaitasuna ere atseden hartzeko, kumeak hazteko edo hibernatzeko.

Basaulako leizeak bio dibertsitate handia dauka eta espezie batzuek interes bio espeleologiko handia dute. Bada hormako fauna, hala nola hainbat armiarma espezie, opilioiak, trikopteroak, lepidopteroak eta bar: fauna guanobia, hau da, nematodoak, akaroak eta kolenboloak; eta espezie harrapakariak, hala nola ehunzangoak eta koleoptero karobidoak.

Urak aldian-aldian hartzen dituenean galerietan, badira krustazeo urtarrak, isopodoak eta anfipodoak.

Barindano herria

Barindanoko San Millan eliza

Basaulako Natura Erreserbaren sarrera

Basaulako haitzuloa

Basaulako haitzuloa

Basaulako haitzuloa
Sakanean murgilduz

Haitz gaineko artea

Harritzan zehar

Basaulgo begiratokia

Arte bikiak

Basaulgo arte monumentala
Ahuntza bazkan

Udazken koloreak

Astoan eguzkiaren berotan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina