Hiru Hanka
artea Nafarroako Mendaza herrian dagoen Europako zuhaitz zaharrenetariko bat
da. Nafarroako natura monumentua da. Artadi batean kokatuta, Berrotza haranean
dago, La Laguna izeneko inguruan. Inguruan badira beste arte zaharrak, batzuk
500 urtekoak.
Zuhaitza,
Quercus Ilex edo artea, 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako
arterik zaharrenetakoa; dena dela, Nafarroako katalogoan 800 urte baino gehiago
onartzen zaizkio. Bere barrualdea hutsik dago, eta hiru oinarriren gainean
eusten da; hortik bere izena.
Neurriak
Perimetroa :
7,70 metro
Garaiera: 15,50
metro
Adaburu : 19,20
metro
Barruko zulo:
1,40 metro
Zuhaitzaren
kontserbazio egoera oso ona da nahiz eta dituen urteak. Izenak aipatzen dituen
hiru hanka lehen lur azpian zeuden baina hegiaren mugimendu batek bistan utzi
zituen. Irekitzeko joera saihesteko xingola metalikoekin helduta dago.
Izendapenak
1991tik Natura
Monumentuaren izendapena jaso zuen.
2007an
Espainiako Ingurumenaren Ministerioak "Urteko Zuhaitz eta Basoa
saria" eman zion, zuhaitz zaharrena izateagatik.
2018an
"Urteko Zuhaitza" izateko aukeratua izan da.
| Mendaza herria |
| Mendazako eliza |
| Dos Hermanas tontorra |
| Gailurretik ikuspegi zabala |
| Gailurretik ikuspegi zabala |
| Udazken koloreak |
| Bsoan murgilduz |
| Piedramillera gaineko gurutzea |
| Hiru Hanka artea |
| Hiru Hanka artea |
| Artearen erraiak |
| Santa Coloma ermita |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina