
Udalatx Udalako mendilerroan
kokatuta dago, eta Anboto eta Aramotz gailurrekin batera lerratzen da,
nolabaiteko mendilerroa osatuz. Anboto eta mendi honen artean Besaide dugu (555
m), hiru probintziek bat egiten duten tokia dena, Arabak, Bizkaiak eta
Gipuzkoak, alegia. Halaber, hildako mendizaleen omenezko monumentua dago
bertan.
Gailurrak zerra itxura ematen
dioten hainbat mutur ditu, hiru izanda gandorraren tontor nagusiak,
mendebaldetik ekialdera Atxaurutxugane, Erdikoatxa edo Erdiko Axpunta eta
Udalatx tontor bera (1.120 m). Ipar-mendebaldean, Santa Luziaren baseliza
dagoen Artadi mendixka (500 m) eta Gongeta edo Zolotxa tontorra (704 m) ditugu,
Elorrio aldera. Hego-mendebaldean, bestela Pozutxueta (182 m) tontorrak
mendigunea osatzen du
Udala auzotik (Arrasate) ekingo
diogu ibilbideari. Bidezidor batetik joango gara baso-pista bat aurkitu arte,
eta handik igoko gara amaieraraino. Puntu horretan, bidexka hartuko dugu,
aldapa handia Udalatx gailurreraino (1.120 m). Gailurrean aurrera egingo dugu
(noranzko berean), gailurreriaren paraleloan. Kobaundi haitzulotik igaro eta poliki-poliki
jaitsiko gara belarrezko bidezidor bateraino. Pixka bat lehenago, oso adi egon
behar dugu bidea markatzen diguten mugarriei; izan ere, gune hori apur bat zaila
da ondo orientatzeko. Geroago, pista batera jaitsiko gara.
Eskuineko pistatik, Yoshin Ogata
japoniarrak egindako "Bizitza-iturria" izeneko eskultura aurkituko
dugu. Zaragozako marmolez egindako eskultura abangoardista eta abstraktua da.
Uraren eta bizitzaren zikloa irudikatu nahi du. Formari dagokionez, bere
tontorrek Euskal Herriko lau herrialdeak adierazten dituzte eta oinarriko
irtenguneek Iparraldeko probintziak.
Segidan Besaideko gailurrera igoko
gara 550 m, hildako mendizaleen monumentua dagoen lekura. Oroitzapenaren
Eguneko Jaia iraileko hirugarren igandero ospatzen da, Besaidera igota. Euskal
Mendizale Federazioak bultzatuta eraiki zen Luis Pueyo arkitektoaren diseinuari
jarraituz. Mont Blancen hildako lau euskal mendizaleen tragediari erantzunez
altxatu zuten. Erdian 9,5 metroko harrizko dorre edo obelisko bat du, inguruan
plaza zirkular bat eta Durango dakarren kanpaia dituela. Azken urteetan
narriatuta egon ostean, 2023an erabat zaharberritu eta konpondu zuten.
Ibilbidearekin jarraituz, puntu
honetatik iturriraino jaitsiko gara eta hemendik bi bidezidor hartzeko aukera
izango dugu, bietako edozeinek zuzenean Udala auzora eramango gaituzte.
 |
| Udalatx Udala auzotik |
 |
| Basotik ateratzen |
 |
| Harkaiztian gora |
 |
| Kurtzebarriren magaletik pasatzen |
 |
| Mendi-leporantz |
 |
| Santutegiaren aurriak eta Anboto |
 |
| Udalatxeko gurutzea |
 |
| Udalatxeko tontorra |
 |
| Udalatxeko tontorrean Anboto gibelean |
 |
| Udalatxeko orientazio mahaia |
 |
| Udalatxeko buzoia |
 |
| Maldan behera kobaundirantz |
 |
| Maldan behera kobaundirantz |
 |
| Anboto Kobaunditik |
 |
| Putzua eta Anboto |
 |
| Anboto pinu artean |
 |
| Enbor arteko igaobidea |
 |
| Yoshin
Ogata japoniarrak egindako "Bizitza-iturria" izeneko eskultura |
 |
| Besaideko
gailurrean dagoen hildako mendizaleen monumentua |
 |
| Besaidetik Durangaldeko mendien ikuspegi zabala |
 |
| Besaideko iturria |
 |
| Ibilaldiaren bukaeran indarrak berreskuratzen |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina